Cifra de Euskal Herrian Euskaraz - Oskorri
Veja os acordes de Euskal Herrian Euskaraz, de Oskorri, e use os controles desta página para mudar o tom, ajustar a leitura e acompanhar a música enquanto toca. Ver mais cifras de Oskorri →
Primeiro acorde: A 4 acordes identificados
A E A A E A
Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz
Bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas
Ba da garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz
A E A A E A
Euskal Herrian euskaraz hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia txerri askara
Geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara
Geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara
A E A A E A
Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik behar duguna
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena